Onurak

Enpresetan antzemandako onurak asko dira, eta zarrastelkeria ezabatzeak ekarritako diru aurrezpenetik haratago doaz.

Emaitza ikusgarrienak hauek dira: enpresaren ordena fisikoaren hobekuntza, tresnak edo agiriak bilatzen denbora gutxiago galtzea, eta hainbat akats eta desegokitasunek eragindako kostuen murrizketa.

Bigarren mailako emaitzek, ordea, eragin handiagoa dute:

  • Lehenengo aldiz, enpresako pertsona guztiak arazoez hitz egitera eseri dira
  • Kudeatzaileek azaldu dutenez, “zuzendaritzaren bakardadea” sentitzeari utzi diote
  • Barne komunikazioaren kalitatea eta maiztasuna handitu da
  • Pertsonen inplikazio eta motibazio mailak handitu dira
  • Sormenerako eta berrikuntzarako guneak sortu dira
  • Estrategikoa denari ere denbora ematen zaio, ez bakarrik presakoari
                                                                                                      
apaingarri argazkia
Inguralde Mikrogunea Garapen Garapen Taldea